Errota pilotalekua herriko puntu garrantzitsua da. Bertan egiten dira herriko ekimen asko. Haurren jolasleku nagusia izateaz gain, kultur ekimenak eta kirol jarduera nagusiak bertan egiten dira.
Askotariko erabilera zuela ikusirik, frontoiaren erabilpena arautzea erabaki zen.
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara.
Orokorrean jendearentzat irekia. Norbanakoek frontoia erabiltzeko erreserba eginahal izango dute, indarrean dauden tasak ordainduta, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara.
Gehienez ere, bi orduz erabili ahal izango da aldiko.
Ordua erreserbatzeko 943 88 11 70 telefonora edo ITSASKLIK aplikazioan egin dezakezu.
Argiteria: Kaxintane tanernan eskuragarri daude argia pizteko fitxak.
Izenburua | Tamaina |
---|---|
Errota pilotalekua | ⤓ 115.84 KB |