Skip to main content

Euskara

Udalerri euskalduna da Itsasondo. Euskaldunen proportzio handia duten udalerriak dira udalerri euskaldunak; euskaraz egunero normaltasunez eta naturaltasunez bizi direnak. Itsasondo da horietako bat.

  • 2016ko datuen arabera, biztanleen %76,8 dira euskaldunak.
  • Horietako %54,3k euskara dute lehen hizkuntza.
  • 2017an herrian egin zen kale neurketaren arabera, %81,9k erabiltzen dute euskara. 2021ean egin zen bigarren neurketa. Neurketa horretan, hiztunen %70 sumatu zen kalean euskaraz (eranskinetan daude bi neurketen txostenak).

Biztanleen %70etik gora euskalduna izanik, UEMAko kide (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) da Itsasondo. 1996an erabaki zuen UEMAn sartzea.

  • Aldian-aldian, Euskara Normalizatzeko Plana lantzen da, UEMArekin batera. Dokumentuaren helburua da erakustea euskarazko jardunak zer toki duen udalean, eta hura hobetzeko zer pauso eman behar diren. Egun, VI. plangintzaldia dago indarrean; 2018-2022 epealdiari dagokio.
  • Horrez gain, lau urtez behin, euskararen erabilera neurtzeko kale neurketak egiten dira (2021ean egin da azkena) (eranskinean daude neurketatik ateratako datuak).
  • 2022an, jolastokiko hizkuntzen erabileraren neurketa egin zen eskolan, Urkipe Herri Eskolarekin elkarlanean (eranskinean daude datuak). 
  • 2022an, ikus-entzunezkoen kontsumoaren azterketa egin zen udalerri euskaldunetan (eranskinean daude txosten orokorra zein Itsasondoko datuak jasotzen dituen dokumentua). 
  • 2019. urtean, herritarren kontsumo ohituren inguruko azterketa bat ere egin zen (eranskinetan emaitzen txostena).

Udalak dirulaguntzak ematen dizkie euskara ikasi nahi duten herritarrei.

Itsasondon euskaraz bizi daiteke, euskaraz lan egin daiteke eta administrazioarekiko harremanak ere euskaraz egin daitezke. Horregatik eman zion Eusko Jaurlaritzak udalari Bikain ziurtagiria, 2018ko abenduan.

Izenburua Tamaina
Bertatik bertara kanpaina ⤓ 1.36 MB
Bikain ziurtagiriaren ebaluazio txostena ⤓ 143.68 KB
Eragin linguistikoaren ebaluazioa ⤓ 786.65 KB
Euskararen erabilera normalizatzeko plana 18-22 ⤓ 4.74 MB
Urkipe eskolako euskara erabilpen datuak 2022 ⤓ 970.84 KB
Ikus-entzunezkoen erabilpen datuak udalerri euskaldunetan 2022 ⤓ 7.35 MB
Ikus-entzunezko kontsumo datuak Itsasondo 2022 ⤓ 1.89 MB
Eustat-eko datuak, Itsasondo 2022 ⤓ 698.43 KB
Kale neurketak, euskara erabilpena, Itsasondo 2022 ⤓ 1.76 MB