Skip to main content

Arbel Meategiak

Arbela

Itsasondo eta arbela oso estu loturik dauden bi hitz dira. Itsasondo arbelaren herria dela ere esan liteke, urte luzez arbel harria ateratzen jardun baitzuten herriko meategietatik. Herritar askoren ogibide izan zen arbelgintza.

Arbelaren inguruko jarduera 1860ko hamarraldian hasi zen Itsasondon. Urte hartan, Ferrocarril del Norte lanak egiten ari ziren Itsasondo eta Legorreta bitartean, eta lan haietan, arbel hobiak aurkitu zituzten Oria ibaiaren eskuinaldeko bazterrean. Itxura denez, aurkikuntza horren haritik hasi ziren arbel meategiak ustiatzen.

Hala, arbel lantegiak eraiki ziren herrian. Harrobietatik arbela erauzteaz gainera, eraldatu ere egiten zen; hau da, ekoizpen prozesu osoa egiten zen herrian: meatzeetatik arbela atera, ateratako arbela eraldatu eta produktuak sortu. Enpresak berak banatzen eta merkaturatzen zituen, gainera, sortutako produktu guztiak.

1860ko hamarkadan hasi ziren arbelaren ustiapenarekin. Eta 1970ean itxi zituzten arbel meategiak, mende bete pasako jardunaren ondotik.

Arbelgintzari buruzko azterketa

Herriak arbelarekin izan duen iragan industriala ezagutzeko helburuarekin, proiektu berri bat bultzatu zuen Itsasondoko Udalak, 2010. urtean. Helburua: herriko industria jardueraren historiari eta ondareari buruzko azterketa egitea eta berau ezagutaraztea.

Udalaren aginduz, Ondartez S. L. enpresak egin zuen aipatu azterketa. Ondorengo atalean daude egindako azterketaren nondik norakoak eta informazio osoa.

Izenburua Tamaina
Meategien planoa ⤓ 725.08 KB
Ondartez memoria ⤓ 2.21 MB
Ondartez plan de acción ⤓ 22.43 MB