Skip to main content

OTSANDREAK- HELDUENTZAKO KONTAKIZUNAK

Martxoak

12

Ostirala

19:00

Ekitaldia

OTSANDREAK KORRIKA- Helduentzako kontaketa
SINOPSIA Clarissa Pinkola Estés-en “Mujeres que corren con los lobos” liburutik hartutako zenbait ipuin edo istorioren kontaketa eta irakurketa.
GAIA Emakume ororen barruan bizitza sekretu batek hartzen du arnas; sen onez, sormenez eta jakinduriaz beteriko indar boteretsu batek. Emakume basatia da, emakumeak"zibilizatzeko" eta euren sen-esentzia deuseztatzeko gizarteak egiten dituen etengabeko ahaleginen ondorioz, desagertzeko arriskuan dagoena.Kontaketa honetan kultura arteko mito aberatsak, ipuinak eta istorioak agertzen dira,emakumeek beren indarra eta osasuna berreskura dezaten eta, batez ere, goza dezaten.

Kontalaria: Amaia Zinkunegi
IZEN EMATEA, 16 URTETIK GORA, MARTXOAK 10 ARTE
Itsasondoarren izango dute lehentasuna izen ematean, aforoaren arabera kulturgune edo eskola arkupean egingo da.(emailez izen emandakoei jakinaraziko zaizue lekua)
https://forms.gle/Gpo5YrDsnbKHHq2EA