Skip to main content

ESKOLA AGENDA 30 LOGO BILA

Argazkirik ez

Eskolako Agenda 30 logo bila ekimenaren bidez, Itsasondoko Eskolako Agenda 2030ean logotipo moduan erabiliko dena diseinatuko litzateke.Oinarrizko gaia, Eskolako Agenda 2030 izango da.

Ekimen hau 17 helburutan oinarrituta dago eta logoa ez da hauetako inorekin identifikatu behar. Beraz,logoa baliagarria izan beharko du gutxienez hurrengo 10 urtetan, urtero helburu bat landuko den arren. 

Hemen helburu guztiak azaltzen dituen bideoa: Eskola agenda 30, 17 helburuak

Urkipe eskolak eta udalak elkarlanean, logo bila egitasmoa abiatu du, hemen zenbait zehaztapen: 

Partehartzaileen adina:

Itsasondo erroldatutako 5-12 urte bitarteko haurrak.

Epeak:

  • Martxoak 5 arte: Lanak aurkezteko epea (Urkipe eskolan edo Itsasondoko udaletxean)
  • Martxoak 8-19 arte: Erakusketa eta herri bozketa (zehaztuko da bozketa egiteko modua)
  • Martxoak 22-26 Logoa aukeratu eta aurkeztea.

*Partehartzaile guztiek opari bat jasoko dute.

Eskolako zenbait haurrek iada egin dute logoa, baino egin ez dutenek edo berregin nahi dutenek martxoak 5 arteko epea izango dute. Ekin irudimenari! 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)