Skip to main content

Olentzero eta Mari Domingi ORIENTAZIO IBILBIDEA

Abenduak

26

Larunbata

10:00

Ekitaldia

Olentzero eta Mari domingi eta neguko solstizioarekin bat eginez, Oihana Unanue natur adituaren eskutik orientazio froga jolasa egingo dugu.
 
Abenduaren 26a, larunbatean, goizeko 10:00etan plazatik aterata. 
Ibilbidea Urki bidera izango da, adinaren arabera neurtuko da luzeera. Ibilbidean zehar Olentzero eta Maridomingirekin zerikusia duten elementuak bilatu beharko dira. 
 
Familian edo lagunartean egiteko ekintza da. 6ko lagunarteko kopuruan eman daiteke izena (gutxigo ere baino gehienez 6 lagun), segurtasun distantziak mantenduko dira uneoro, beti taldekatzetan egonez.
Lagunartean izena emateko gutxineko adina 11 urte da, hortik beherakoek heldu batekin eman behar dute izena. 
Izen ematea ezinbestekoa da, taldeareen araberako materiala eskuratuko da eta. 
 
IZEN EMATEA: ABENDUAREN 22A BAINO LEHEN https://forms.gle/aWqcqhBBvSe6eWnM6
 
Animatu, esperientzi polita da eta!