Skip to main content

SUKALDARITZA IKASTAROA ITSASONDON

Argazkirik ez

Ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, arratsaldeko 6:30etatik 8:30etara, hurrengo egunetan.
Apirila: 24,26
Maiatza: 3,8,10,15,17,22,24,29,31
Ekaina: 5,7, 12,14
Ikastaroan parte hartu nahi duenak, Udaletxera etorri behar du eta bertan inskripzio orria betetzeaz gain matrikula ordaindu behar du (30€) . Apuntatzeko epea apirilaren 11an amaitzen bada ere , ikastaroan matrikulatzen diren lehenengo 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Taldea 20 pertsonekin itxiko da.
Irakaslea ahalik eta plater mota ezberdin gehien egin ditzazuen saiatuko da. Prestatuko diren platerak sukaldariaren esku egongo dira. Egun bakoitzean gutxienez, lehenengo plater bat, bigarrena eta postre bat prestatuko dira eta ondoren denen artean jateko aukera izango da. Ikastaroaren hasieran partaide guztiei errezetak, karpeta, mantala...banatuko zaizkie. Ikastaroa euskaraz izango da.
Aurreko urtean ikastaroak izan zuen arrakasta kontuan harturik, bai ikasitakoagatik bai eta sortutako giroagatik, aurten ere parte hartzeko prest izatea espero dugu.
Zuen zain geratzen gara.