Skip to main content

Arau subsidiarioetako akta urtarrilak 11

Argazkirik ez

Gaurkoan, Itsasondoko Arau Subsidiarioen berritze prozesuaren lehenengo eztabaida saioari ekingo diogu, etxebizitzen gaia landuz. Gure lana, Itsasondon zenbat etxebizitza egin behar diren, etxebizitza hauek non kokatu behar diren eta itxurari dagokionez nolakoak izan behar diren zehaztea izango da. Honetarako ahal den heinean adostasuna bilatuz.

Honenbestez, lanean hasiko gara!

Gaur, honako hauek bildu gara

- Maite, Arantxa, Luix, Danel,Joan Mari, Joxe Luix Jaione, Xabi, Joxe, Joxe Mari, David, Rosa (Laia ) Zuberoa (laia).

Guztion artean talde polita osatu dugu Itsasondon Arau Subsidiarioetan etxebizitzen inguruan jarraitu beharreko irizpideak zehazteko!

Gogoratuz...

Arau Subsidiarioen berritze prozesua martxan jarri zenetik honako ekimen hauek burutu dira:

- Arkitekto taldearen proposamenaren aurkezpena
- Herriko talde ezberdinei eta herritarrei prozesuaren inguruko informazioa ematea
- Ekarpenak jasotzea
- Herriko Arkitektoaren azalpena Etxebizitzen inguruan

Gure gaurko lana: Itsasondon datozen 15 urtetan egin behar diren etxebizitza kopurua zehaztea, etxebizitza hauen kokapena zehaztu eta priorizatzea eta itxurari dagokionez etxebizitza hauek nolakoak izan behar diren erabakitzea.

Horretarako bi taldetan banatu gara. Talde bakoitzari honako material hau eman zaiolarik:
- Herriko gaur egungo planoa
- Gidoia
- Pegatina gorriak
- Etxebizitza motei dagozkien pegatinak

Talde bakoitzean eztabaidatzen aritu ostean, ateratako emaitzak talde osoari aurkeztu dizkiogu, horretarako, paretean proiektatu dugun planoa erabiliz. Honako hauek aukeratu dira etxebizitzak egiteko gune bezela:

1. TALDEA 2. TALDEA
BIZTANLERIA 500-1000 (Adostasuna) 500-1000 (Adostasuna)
GUNEAK 1. Merkalde
2. Herrigunea 1. Merkalde
2. Beko kale
3. Herri gunea
4. Erreka ingurua
ETXEBIZITZAK Merkalde: 3 + bajoa
Herrigunea: 2 + bajoa

Erreka aldea: udalak dirua izango balu zona hau aisialdirako. Merkalde: 3 + bajoa
Beko kale: 3 + bajoa
Herri gunea: 2-3 (bajoa etxebizitza moduan erabiliz)
Errekalde: 3-4 + bajoa (inguruko etxeen altura errespetatuz)
Bi industriguneak kanpora aterako dira.

Zenbait zehaztapen:

- Beko kale guztian etxeak egin: arkitektoen proposamenean hutsune bat gelditzen da. Etxeak jarraipen bat izatea proposatzen da.
- Estankoko etxea herriko zaharrenetakoa da , hau mantendu egin beharko litzateke.
- Zapatariko etxea kendu eta hor ere etxeak egin daitezke. Argitzen da etxe hau ordenaziotik kanpo dagoela gaur egun.
- Merkaldeko gunean, arkitektoen proposamenean azaltzen zena baino leku gehiago har daiteke etxebizitzak egiteko. Azken batean aparkalekuaren lursaila udalarena da eta hor etxeak eginda aukera gehiago izan ditzake udalak Merkaldeko enpresak kanpora ateratzeko. Hala ere, herrian kamioientzat aparkalekua beharrezkoa dela ikusten da eta lursail bat ere behar dela hainbat ekintza egiteko (festetan etab.)
- Kalea gaineko lursaila ere udalarena da. Hor unifamiliak edo eginez, udalak dirutxo bat eskura dezake beste ekimen batzuk aurrera eramateko.
- Adosatuak ez dira egoki ikusten.
- Udaletxea dagoen lekuan, etxebizitzak egin daitezke.

Hemendik aurrera, zer?

Gaur egin dugun lanari eta guztiok eginiko ekarpenei esker, Itsasondoko Udalak etxebizitzei dagokienez, datozen 15 urtetan hartzea gustatuko litzaigukeen itxura adostu dugu; zenbat etxebizitza, non eta nolakoak izango diren zehaztuz.

Hurrengo bileran, etxe hauek babestuak, tasatuak edo libreak izan beharko luketen eztabaidatuko dugu eta Itsasondoko zein ekipamentu behar dituen aztertu.

Gogoratu!!!

Noiz? Urtarrilaren 16an, 7.30etan.

Non? Udaletxean

Zer egingo dugu? Etxebizitzek nolakoak izan behar duten zehaztu eta behar diren ekipamenduak aztertu

komentarioa erantsi | argazkia erantsi