Itsasondoko Udalak haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea sustatzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazio-prozedura ireki du.
Kontratua prozedura irekiaren, ohiko izapidetzearen eta hainbat esleipen-irizpideren bidez esleituko da.
Kontratuaren helburua Itsasondoko haur, nerabe eta gazteen parte-hartzea sustatzeko zerbitzua garatzea da, besteak beste, arreta zuzena, komunitate-lana, haur-kontseiluaren dinamizazioa eta herriko eragileekin lankidetza sustatuz.
Kontratuaren hasierako iraupena urtebetekoa izango da, eta urtebeteko hiru luzapen egiteko aukera aurreikusten da.
Interesa duten enpresa eta erakundeek kontratuaren baldintzak, administrazio- eta teknika-agiriak, aurrekontua, esleipen-irizpideak eta proposamenak aurkezteko epea kontratatzailearen profilean kontsulta ditzakete.
Kontsultatu lizitazioaren informazioa kontratatzailearen profilean