Skip to main content

SAN JOAN BEZPERAKO SUAK DEBEKATUTA

Udal-bandoa San Joan suak debekatuta

📢 OHARRA – ITSASONDOKO UDALA

⚠️ SAN JOAN BEZPERAKO SUAK DEBEKATUTA ⚠️

Muturreko tenperaturak eta sute-arriskua direla eta, debekatuta dago San Joan bezperako suak egitea Itsasondoko udalerri osoan. Debekua eremu publiko zein pribatu guztietan aplikatuko da.

Udalak antolatutako sua bakarrik izango da baimendua. Ekitaldi honek segurtasun neurri guztiak beteko ditu.

⚠️ Era berean, erabat debekatuta dago udalaren suan edozein material botatzea, hala nola papera, kartoia, plastikoa edo bestelako hondakinak.

Ekitaldia amaitu bezain laster sua itzaliko du udalak.

🙏 Herritarren segurtasuna bermatzeko eta ekitaldia behar bezala garatzeko, guztion lankidetza eskertzen dugu.

ZENTZUZ ETA ARDURAZ JOKA DEZAGUN! 🔥🚫

Itsasondoko Udala 🏛️

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)