Skip to main content

Ekainaren 23tik aurrera: EZIN DA APARKATU KALE ANGUSIA 21-25 ARTEKO ATARI BAKOITIEN ALDEKO APARKALEKUETAN

MANTENTZE LANAK

BANDOA

Herritar agurgarriak:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI-2131 errepidearen mantentze-lanen barruan, Itsasondoko Kale Nagusiko errepidea asfaltatuko du eta alboetako erretenak berrituko ditu.

Lan horiek direla eta, honako eragozpen eta murrizketak izango dira:

1. FASEA: Erretenak berritzeko lanak

Ekainaren 23tik (asteartea) aurrera, Kale Nagusia 21-25 zenbakien arteko erretenak berrituko dira.

  • Lanek 2 aste inguruko iraupena izango dute.
  • Epe horretan, atari bakoitien aldeko aparkalekuak libre utzi beharko dira.

2. FASEA: Asfaltatze lanak

Erretenak berritzeko lanak amaitu ondoren (uztailaren hasieran), Kale Nagusia asfaltatuko da, udaletxetik mediku-etxe ondoko zubiraino.

  • Lan hauek astebete inguruko iraupena izango dute.
  • Aurreikuspena da uztailaren lehen egunetan egitea.
  • Lanak egin ahal izateko, udaletxetik zubiraino dagoen tarteko bi aldeetako aparkalekuak libre utzi beharko dira.

 

GOGORATU

🔹 Ekainaren 23tik aurrera: EZIN DA APARKATU Kale Nagusia 21-25 arteko atari bakoitien aldeko aparkalekuetan.

🔹 Uztailaren hasieran (1. fasea amaitutakoan): EZINGO DA APARKATU udaletxetik mediku-etxe ondoko zubiraino dagoen tarteko bi aldeetan.

Herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditugu, sortutako eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen.

Itsasondoko Udala

2026ko ekainaren 19a

 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)