Hurrengo ikasturtean euskara ikastea pentsatzen ari bazara, aukera paregabea duzu! Dagoeneko AEK-k zabalik du datorren ikasturterako aurrematrikula epea.
Aurrematrikula orain eginez gero, hainbat abantailaz gozatzeko aukera izango duzu. Euskara ikasten hasi, zure maila hobetu edo hizkuntza-eskakizun jakin bat eskuratu nahi baduzu, eman izena eta prestatu datorren ikasturterako.
Aurrematrikula egiteko:
https://www.aek.eus/aurrematrikula/
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan AEKrekin eta azaldu zure beharrak: egungo euskara maila edo lortu nahi duzun maila, nahi duzun ordutegia (goiza, eguerdia edo arratsaldea) eta harremanetarako telefono zenbakia.
INFORMAZIOA LORTZEKO: 943 88 91 74 / 688 74 66 38
Ez galdu aukera eta eman pausoa euskararen alde!