Skip to main content

SALTO UDALEKUAK

SALTO

Kaixo, gazte:

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, beste urte batez udalerri euskaldunetako gazteentzako SALTO udalekua antolatuko du. Zehazki, 2006-2009 urteen artean jaiotako gazteentzako da aurtengo udalekua.

Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Aurten bi txanda egongo dira, eta bakoitzean 60 lagun elkartuko dira. Lehenengo txanda ekainaren 24tik uztailaren 2ra izango da, eta bigarrena uztailaren 4tik 12ra. Batean zein bestean, ibilbidea berdina izango da:

Herria Lehenengo txanda Bigarren txanda
Arantza ekainaren 24tik 26ra uztailaren 4tik 6ra
Doneztebe ekainaren 26tik 28ra uztailaren 6tik 8ra
Oronoz-Mugaire ekainaren 28tik 30era uztailaren 8tik 10era Elizondo ekainaren 30etik uztailaren 2ra uztailaren 10etik 12ra

Euskarak eta gozamenak elkartuko ditu gazteak hamar egunez Nafarroan zehar. Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak partekatzeko eta lagun berriak egiteko aukera paregabea da. Horrekin batera, kultur ekitaldiez eta mendi-ibilbideez gozatzeko okasioa ere egongo da, eta guztia giro ezin hobean.

Prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta egin SALTO lagun euskaldunen artera!

Informazio gehiagorako: labur.eus/salto2024


 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)