Skip to main content

EUSKARA IKASI NAHI?

argazkia

Aurten ere Itsasondoko Udalak euskara ikasteko aukera eman nahi die herritarrei: herrian bertan taldea sortuz eta ikasketa hauek diruz-lagunduz. 

Informazioa gehiago nahi baduzu idatzi: udala@itsasondo.eus-era. 

 

Goierriko Goiztiri AEKn 23/24 ikasturterako matrikulazioa zabalik izango dugu irailaren 22ra arte. Eskaintza zabala dugu: maila guztiak (A1,A2,B1,B1,C1 eta C2), titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota ditugu: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak, AISA,

mintza-saioak...

 

Horrez gain, 16-18 urte bitarteko gazteentzat diru-laguntza sistema berezi bat jarri da martxan. Hori dela eta, kartel berezitu bat egin dugu.

16- 18 urte bitarteko gazteentzako diru-laguntzen inguruko informazio laburtua:

-16 urte beteak izan behar ditu, 16-18 urte bitartekoentzat da.

-Helburu maila C1 izan behar du. Hau da, C1 maila eskuratzeko helburua izan behar du ikasleak.

-20 euro ordaindu beharko ditu.

-Gutxienez 120 orduko ikastaroa egin beharko du.

 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)