Skip to main content

LIBURUTEGI TUTORIZATUA

Tertulia literarioak

Herriko zenbat bolondresen laguntzarekin tertulia literarioak egingo dira.

MAIATZAK 16,23,30 eta

EKAINAK 6,13,20.

ASTELEHENETAN 18:00etatik-19:00etara, udaletxean.

Saioetan jarraipena izatea, garrantzitsua da.

"Las mil y una noches" (egokitua) liburua irakurriko dute.

Liburuak utzi egingo zaizkie eta amaitzean itzuliko dituzte.

Izen ematen dutenei eskolan banatuko zaizkie liburuak ostegun eta ostiral artean, Lehen atala irakurri beharko dute, lehen saiorako (maiatzak 16)

IZEN EMATEA:  https://forms.gle/ZASQ3tL8NPMt2sgEA

Animatu, oso aberasgarria izango da beraientzat! 

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gazteri forotik ekimen berri bat abiatu nahi dugu eta zuen laguntza behar dugu zabalkunderako eta hau gauzatu ahal izateko. 

Haurrak, modu kooperatiboan, elkarri lagunduz, etxeko lanak egiteko ekimena dugu liburutegi tutorizatuaren ekimena. Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, elkarrekintzan ere, bolondres batzuen laguntzarekin ekimena da tertulia literarioena. Dela egun batzuk, izan genuen LH 5 eta 6 mailako gurasoentzat ekimen hauen berri emateko bilkura. Beste herrietan izandako esperientzia aberasgarria ikusita, Itsasondon ere apustua egitea pentsatu da.

Horretarako:

1- BOLONDRESAK TOPATU

2- HAUR TALDEA OSATU

3- EKIMENA GAUZATU

behar ditugu. Asmoa ekaina bitarte TERTULIA LITERARIO pare bat saio egitea da, erantzuna baloratu eta hurrengo ikasturterako abiapuntua hartzea da. Inkesta labur hau betetzeko eskatu nahiko genizueke, ekimen honetan bolondres gisa parte hartu nahiko bazenute.

https://forms.gle/RsVjKYJcUS5AJ79w9

Tertulia literarioko bolondresa izateko, apirileko azken astean arratsalde batean formazio bat jasoko zenukete eta ondoren maiatza eta ekaina bitartean 2-3 (ordu beteko saioak) egitea suposatuko luke. Bolondres bat baino gehiago animatuko balira, antolatuko ginateke. Animatu, ekimen ederra baita!

BOLONDRESAK LORTZEKO, INKESTAK ASTELEHENA 4 ARTE BETETZEKO AUKERA IZANGO DA, ANIMATU

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)