Skip to main content

LANDA EREMUKO EMAKUMENTZAKO LEHIAKETA

Argazkirik ez

Landaola Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazio-tik sustatzen gabiltzan “Landa Emakumeak Gara” proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektua abiatu eta lehen hausnarketak emateko, “sormen lehiaketa bat” antolatu dugu, iraila-urria bitarterako. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia izango ditu ardatz, eta bertan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte, urriaren 15a bitartean. Horrez gain, sarituak direnekin bideo labur bat ere grabatuko da, eta abenduan bideo labur honen estreinaldia eta jasotako euskarri grafiko zein hausnarketen erakusketaren irekiera antolatuko dira, dena egun bateko ekitaldian. Lehiaketa-fase honek emandako emaitza ezberdinak (sortutako euskarri, hausnarketa, ideia edo ondorio ezberdinak), Gipuzkoako landa emakumeen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzen jarraitzeko baliatuko dira, proiektuaren hurrengo faseetan.
Adinaren araberako honako kategoriak bereiziko dira:
·         25 urtetik beherakoak
·         25-55 urte artekoak
·         55 urtetik gorakoak
Izen-ematea on-line egingo da lehiaketa honi buruzko Landaolako web-orrian jasotzen den izen-emate orrian, eta doakoa izango da.
Lehiaketan parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa arrakastatsuenak hautatuko dira epaimahai eta publikoaren bidez, eta honako sari hauek banatuko dira:
Epaimahai bidez hautatutako sariak:

25 urte azpikoetan

25-55 urte artekoetan

55 urtetik gorakoetan

·         1. Saria: 600 euro
·         2. Saria: 450 euro
·         3. Saria: 300 euro

·         1. Saria: 600 euro
·         2. Saria: 450 euro
·         3. Saria: 300 euro

·         1. Saria: 600 euro
·         2. Saria: 450 euro
·         3. Saria: 300 euro

Publikoaren saria:
 
·         Bi lagunentzako gau bat eta gosaria, Gipuzkoako landetxe batean.
Informazio gehiago nahiko bazenu, sartu lehiaketaren inguruko Landaolako web-orri honetan, http://landaola.eus/lehiaketa/ eta bertan topatuko dituzu lehiaketaren inguruko xehetasun guztiak (baita izan ditzakezun galderak erantzuteko kontaktuak ere)!

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)