Skip to main content

BASOKO BAINUAK

Azaroak

20

Larunbata

10:00


Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu. 

"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.

Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu.  Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.

Ekintza hau, geure bizimoduan ohitura moduan txertatzeak, abantaila asko dakartza, besteak beste, bizi erritmoa lasaitzea, gorputzeko defentsak indartzea, emozio atseginen gorakada, sormena indartzea, harreman sozialak lantzea, 

Ekintza norberak egin dezake, bere kasa, baina kasu honetan gidatua izango da. 

Gainera, taldeko ekintza denean, abantailak gehiago izan ohi dira.

EKINTZAN IZEN EMAN: https://forms.gle/4wYda2HuS1YGidXt8     

(osteguna 14:00ak arte egongo da aukera)

Ekintzan 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. 

Kopuru aldetik, gehienez 18 pertsonako taldea izatea aholkatzen da. Izen ematearen arabera osatuko da taldea, izen emate kopurua handiagoa balitz beste saio bat adostuko genuke. 

Ekintzan parte hartzen duzuenok, basoan eseritzeko esterilla edo zerbait eraman beharko duzue. 2 ordu inguruko iraupena izango du. 

Ekitaldi mota