Agenda

BERTSO MUSIKATUAK

Eguna: 
Ekainaren 4an, Ostirala

Kultur agenda osatzeko egin genuen galdetegian bertsoak eta musika falta zirela erantzun zenuten, horri erantzunez bertso saio musikatua antolatu dugu. Frontoian egingo da emanaldia. 
JON MAIA, ALAIA MARTIN ETA XABIER SILBEIRA izango dira kantuan. 
MIKEL MENDIZABAL gai-jartzaile modura. 
IZEN EMATEA 

SAGUZAHAR GAUA

Eguna: 
Ekainaren 11an, Ostirala

“Gure bizilagunik onenak” saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzendutako ekintza bat da.
Bertan, lau panelez osaturiko erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak emango dira.

BURUARINAK TAILERRA

Eguna: 
Ekainaren 18an, Ostirala

Lagunduko buruarin bat egiten? Udalak haur guztiek jolasteko eta buruarin sorta bat izateko tailerra antolatu du. Hau da, tailerrean egingo diren buruarinak ez dira norberarentzat izango, guztiontzat baizik (biltegian egongo dira jolaserako). Eredu ezberdinak egongo dira egiteko. 4ko taldeetan antolaturik burutuko dugu tailerra, frontoian. Taldeko buruarin bat egingo da. 4 urtetik gorako haurrak parte hartzea komeni da, 10 urtetik gorakoek taldeka eman dezakete izena. 
IZEN EMATEA 
 

ESNA ZAITEZ KABARETA

Eguna: 
Ekainaren 25an, Ostirala

Ekainak 28, LGTBI eguna dela eta hausnarketarako kale animazio ikuskizuna antolatu dugu. 
Kabaret honetan nortasuna, generoa, eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen ditugu. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat. Eta ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egin nahi dugu.
IZEN EMATEA