Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Urtarrilak

8

Ostirala

18:00

URTARRILAK 8 - HERRI EKIMENA ERRIFAREN ZOZKETA

Urtarrilaren 8an, 18:00tan Bizi Nahi jubilatu elkartean egingo da saskiaren zozketa.
Produktu ezberdinez osaturiko saski eder bat zozketatuko da, besteak beste, Lurdes janari dendan gastatzeko 50 €ko erosketa txekea, Nautiko jatetxean bi lagunentzako afaria, Kaxintane tabernan bi lagunentzako gosaria, Arrastoa botikako produktuak, Olalde gazta, Gotzon Izkierdo eta Gusen tailak eta askoz ere gehiago! Saskia ikusgai dago Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Aurten bilduko den dirua Haurren Herria proiektura bideratuko da.

Abenduak

19

Larunbata

9:00

ABENDUAK 19 - AUTODEFENTSA IKASTAROA

Abenduak 19, larunbata / 9:00tatik 13:30tara / eskolako aterpean. 

Genero berdintasuna helburu duen autodefentsa ikastaroa antolatu dugu Ongizate lan taldetik.
15 urtetik gorako emakumeentzako izango da soilik eta gutxienez 8 eta gehienez 20ko taldea izan beharko da.
Izena eman dezakezue ohiko lekuan (Kaxintanen eta Lurdes janaridendan) edo 943 881 170 telefonora deituta.

Abenduak

16

Asteazkena

18:00

ABENDUAK 16 - XIV PELIKULA EMANALDIA

NEBRASKA
A Woody Grant, un anciano con síntomas de demencia, le comunican por correo que ha ganado un premio. Cree que se ha hecho rico y obliga a su receloso hijo David a emprender un viaje para ir a cobrarlo. Poco a poco, la relación entre ambos, rota durante años por el alcoholismo de Woody, tomará un cariz distinto para sorpresa de la madre y del triunfador hermano de David.
NOIZ: Abenduak 16
LEKUA: Kultur gunean
ORDUA: 18:00
IRAUPENA: 115 min.

Abenduak

9

Asteazkena

18:30

ABENDUAK 9 - XIII PELIKULA EMANALDIA

EL SEÑOR IBRAHIM Y LAS FLORES DEL CORÁN
Pariseko auzo marginal eta kulturranitz batean, gazte judutar bat eta adineko musulman bat lagun egiten dira. Momo (Pierre Boulanger) bere aitarekin bizi da, depresioan murgildurik dagoen gizon bat. Bere lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, maitasun handiarekin tratatzen dutena. Momok erosketak Ibrahim jaunaren (Omar Sharif) denda txiki eta ilunean egiten ditu. Momo bere aitak abandonatuta uzten duenean, Ibrahim bere babesle bihurtuko da. Elkarrekin, bien bizitza aldatuko duen bidaia bati ekingo diote.