Pasatako hitzorduak
Urriak
13
Osteguna
URRIAK 13 - HEGALUZEA ENBOTATZEN IKASTAROA
Arratsaldeko 5etan hasita Bizi Nahi elkartean izango da ikastaroa.
Izen ematea Kaxintanen eta Lurdesen dendan Urriaren 11 bitarte.
Animatu, urte osorako hegaluze goxo-goxoa izaten ikasiko duzu.
Urriak
5
Asteazkena
URRIAK 5 - ESKULAN IKASTAROAREN HASIERA
Ikastaroa 14:45tatik 15:45tara izango da
Urriak
1
Larunbata
URRIAK 1 - ARALAR-en GAU MAGIKOA
Urriak 1ean Aralarren gau magiko bat igarotzeko aukera izango dugu izena ematen dugun orok. Haur gazte, heldu... denon neurrira antolatutako txangoa izango da! Larunbat goizean atera eta igande goizalderarte Aralarko bazterrak sakonago ezagutzeko aukera paregabea. Interesa baduzu deitu 943 881 170 telefonora edo Kaxintane tabernan dagoen zerrendan apuntatu irailaren15etik aurrera.
Irailak
23
Ostirala
Irailak
29
Osteguna
18.15
IRAILAK 29 - JAIEN BALORAZIOA
Aurtengo jaiak bukatu dira, baina erabat ahaztu baino lehen balorazio bat egingo dugu gehien eta gutxien gustatu zaizkigun ekintzak zeintzun izan diren jakiteko.
Garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik ete jende gehienaren iritziak jasotzea, beraz ezin baduzu etorri bidali iezaiguzu zure iritzia mezu elektroniko baten maddi@itsasondo.eus helbidera, benetan eskertuko dugu!
Etorri ahal duzuenontzat hementxe deialdia:
EGUNA: irailak 29, osteguna
ORDUA: 18.15
Irailak
29
Osteguna
IRAILAK 29 - ODOL EMAILEAK
Lekua: Udaletxeko lehenengo solairua
Ordua: 18:30 - 20:30
Oharra: odola eman ondoren jubilatuen elkartean pintxoak eta edaria hartzeko aukera egongo da.
Irailak
28
Asteazkena
19:00
IRAILAK 28 - DOKUMENTALA | UNO POR CIENTO ESQUIZOFRENIA
Irauten dituen hogeitabost minutuak lehor, gogor eta sosegurik gabeak dira, gehiengo mortalak ez ikusiarena egiten duen arren, eskizofreniak mundu osoan 52 milioi pertsonari eragiten dio eta pertsona hauek jasaten duten tabu soziala pitzatu nahi izan dute zuzendariek.
Protagonistak eskizofrenia duten pertsonak dira, kamara eta mikrofono aurrean jarri eta itzulingururik gabe duten gaixotasunaz, nola eragiten dietenaz eta burua kontrolatu ezinaz hitz egiten dute dokumental honetan.
Irailak
27
Asteartea
18:00
IRAILAK 27 - MEMORIA TAILERRA
Herriko erretiratu guztientzako dohako tailerra. 18:00 - 19:30 Bizi Nahi jubilatu elkartean.