Pasatako hitzorduak
Urriak
17
Asteartea
18:30
URRIAK 17 - ODOL EMAILEAK
Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean odola emateko aukera izango da udaletxeko lehenengo solairuan.
Gogoratu ondoren, bokadillo goxo goxoak prestatzen dizkigutela Bizi Nahi elkartean indarrak hartzeko, beraz, animatu!!
Urriak
9
Astelehena
19:00
Urriak
5
Osteguna
19:00
URRIAK 5 - FRONTOIAREN IRISGARRITASUNAREN INGURUKO BATZARRA
Frontoiaren irisgarritasuna hobetu asmoz hainbat proiektu aurkeztuko dira eta hauen inguruko azalpenak emango dira, baita zalantzak argitu ere.
EGUNA: URRIAK 5, OSTEGUNA
ORDUA: 19.00etan
LEKUA: KULTURGUNEAN
Urriak
4
Asteazkena
18:30
URRIAK 4 - JAIETAKO BALORAZIOA
Aurtengo jaiak ere konturatzerako pasa zaizkigu. Orain hauen balorazioa egin eta hurrengo urtera arte itxarotea besterik ez zaigu gelditzen. Jai onak pasa izana espero dugu eta zure iritzia oso garrantzitsua denez, egingo dugun balorazio bilerara gerturatzeko gonbitea luzatzen dizugu.
EGUNA: URRIAK 4, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:30etan
LEKUA: UDALETXEAN
Urriak
4
Asteazkena
14:45
URRIAK 4 - ESKULAN IKASTAROAREN HASIERA
Urteroko ohiturari jarraiki, aurten ere eskulan ikastaroari hasiera emango zaio urriaren 4an. Asteazkena izango da biltzeko eguna eta 14:45etatik 16:45etara izango dira saioak. Horretarako, Bizi Nahi elkartea irekiko da eta 15 € ordainduz, hiru hilabeterako klaseak jasotzeko aukera izango da. Animatu!
Urriak
1
Igandea
Irailak
29
Ostirala
19:00
IRAILAK 29 - PINTXO POTEA
Arratsaldeko 7etan hasita, pintxo goxo-goxoak dastatzeko aukera izango da Kaxintanen, Nautikon, Bizi nahi elkartean eta Arbelaitz elkarteak plazan jartzen duen txosnan. Animatu!