Pasatako hitzorduak
Abenduak
11
Larunbata
19:00
KORSIKARREN KONTZERTUA ETA KANTU AFARIA KUXKUXTU TXARANGAREKIN
Kortxikarren kontzertua izango dugu 19:00tan kulturgunean.
Ondoren poteo txiki bat egingo da elkarteraino KUXKUXTU txarangarekin eta amaitzeko kantu afaria elkartean. Menua:
* Izka mizka
* Barazki menestra
* Oilaskoa saltsan
* Gazta, menbriloa eta intxaurrak
* Ardoa, sagardoa, kafea eta kopa1
Tiketak hil honen 26an jarriko dira salgai 20 €tan kaxintanen, dendan eta udaletxean.
Abenduak
10
Ostirala
19:00
Abenduak
10
Ostirala
17:00
JOSTAILU AZOKA
Erabili edo behar ez duzun jostailua aukeratu eta ekarri plazara, eta bertan dagoen bakarren bat gustatzen bazaizu, zurea izan daiteke!
Bi aukera izango dituzu:
- JOSTAILUA TRUKATU. Erabili edo behar ez duzun jostailua aukeratu eta ekarri plazara, eta bertan dagoen bakarren bat gustatzen bazaizu, hartu eta zurea izan daiteke!
- JOSTAILUA EKARRI ETA BERTAN UTZI. Jaso eta trukatzen ez diren jostailuak Caritasi emango zaizkio.
Abenduak
3
Ostirala
19:00
EUSKARAREN EGUNA -ERRAIAK ETA EMARRI DOKUMENTALAK
EUSKARAREN EGUNA - ERRAIAK ETA EMARRI DOKUMENTALAK
Euskarak egiten gaitu herri, eta gure hizkuntzaren egunean ekitaldi ezberdinak burutuko ditugu herrian.
Tartean Erraiak eta Emarri dokumentalak ikusiko ditugu kulturgunean, 19:00etan.
Emarri giza frogetan ibiltzen den emakume talde bati buruzko dokumentala da. (12 minutu)
Erraiak, kobazuloetatik datorkigun euskal ohiuri, irrintziari buruzko dokumentala dugu. (33 minutu) Ekain Mtz de Lizarduy egilea, dokumentalaren aurkezpena egingo digu.
Azaroak
26
Ostirala
18:30
ATXIKI SEKRETUAK
SINOPSIA
Patxi Zubizarretaren “ATXIKI SEKRETUA” liburuan oinarritutako kontaketa
GAIA
Azaroak
25
Osteguna
18:00
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ
Azaroaren 25ean Emakumeengarako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, 18:00tan Itsasondoko plazan elkarretaratzea izango da. ANIMATU!
Azaroak
20
Larunbata
10:00
BASOKO BAINUAK
Oihana Unanueren eskutik natur ekintza berezia izango dugu.
"Basoko bainuak" edo "Naturarekin bat garela gogoratuz", naturan partehartzaileen ongizatea bilatzen duen ekintza bat da.
Askotan, naturaren zati garela ahazten zaigu. Natura ez da gugandik bereiztuta dagoen zerbait. Naturarekin harremana galdu dugula esaten dugunean, geure buruarekin harremana galdu dugula esan nahi du. Hori horrela izanik, naturarekin eta aldi berean geure buruarekin, zentzumen eta emozien bidezko harremana bilatzean datza.
Azaroak
19
Ostirala
18:30
GAZTAIN JANA
Ostiralean, gaztain jana egingo da herrian. Egitaraua: 16:30ean, plazan elkartuko gara, ordubeteko mendi bueltatxoa egiteko.
Ondoren, gaztain erreak banatuko ditugu plazan, 19:30ean. Animatu!
Oharra: gaztetxoenek mendi buelta heldu batez lagunduta egin beharko dute.