Pasatako hitzorduak
Ekainak
10
Asteartea
18:30
EKAINAK 10,12,17 eta 19 - SAN SUAN SURAKO DANTZA ENTSAIOAK
18:30tan / Eskolako aterpean
Aurten ere San Juan Suaren inguruan Sorgin dantza dantzatzeko prestaketa lanetan dabiltza gazteak eta gogorarazi nahi dizue Ekainaren 10, 12, 17 eta 19an Eskolako aterpean dantza entsaioak egingo dituztela 18:30tan hasita.
Ekainak
18
Asteazkena
19:00
EKAINAK 18 - HERRI BIZITZA
Arratsaldeko 7etan hasieta Parte Hartze prozesuaren barne HERRI BIZITZAKO lan-taldearen bilera izango da.
- Eguneko gaien jarraipena egingo da.
- Jaien antolamenduarekin jarraituko da.
Ekainak
18
Asteazkena
19:00
EKAINAK 18 - FESTA BATZORDEA
19:00tan / 2. Festa batzordea
Festetako antolaketarekin jarraitzeko Festa Batzorderako 2.bilera deialdia luzatu nahi dizue kultura batzordeak. Gogorarazi batzordea irekia dela eta beraz nahi duen orok hartu dezakela parte festen antolaketan. Batez ere kuadrila bakoitzetik pare bat pertsonen presentzia eskatzen da.
ZATOZ BATZORDERA!
Ekainak
17
Asteartea
19:00
EKAINAK 17 - ONGIZATEA
Arratsaldeko 7etan hasieta Parte Hartze prozesuaren barne ONGIZATEKO lan-taldearen bilera izango da.
- Eguneko gaien jarraipena egingo da.
- Ekaina eta Uztaileko dokumental emanaldiaren antolaketa.
Ekainak
16
Astelehena
19:00
EKAINAK 16 - LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
Arratsaldeko 7etan hasieta Parte Hartze prozesuaren barne LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA lan-taldearen bilera izango da.
- Eguneko gaien jarraipena egingo da.
Ekainak
14
Larunbata
EKAINAK 14 - IV HERRI EGUNA
16.00tan Futbol txapelketa
18.30tan bertso-poteoa Arbelaitz elkartetik hasi, Nautiko, Bizi-Nahi jubilatu elkartea, Kaxintane eta Gaztetxean bukatuz.
20.00etan Patata Tortila patata lehiaketa hasiera. Gaztetxeko aterpean, aurretik izena emanda.
21.30tan Patata tortila aurkezpenak eta lehiaketa.
23.00etan Kontzertuak
Goizaldera karaokea.
Ekainak
13
Ostirala
18:00
EKAINAK 13 - UKENDU IKASTAROA
SENDABELAR ETA UKENDU IKASTAROA BIZI NAHI elkartean / 18:00tan.
IKASTARORA EKARRI BEHARREKOA:
- 2 pote, ukendua etxera eramateko.
- Sukaldeko guraizeak.
AURREZ IZEN EMAN OHIKO LEKUETAN; Lurde janaridendan eta Kaxintanen.
Ekainak
11
Asteazkena
19:00
EKAINAK 11 - HONDAKINEN BILKETA
19:00tan KULTURGUNEAN
Sasietako zerbitzuburua den Iñaki Erauskinekin batera Atez Ateko sistemaren urteko balorazioa, kostuak eta emaitzak baloratuko dira. Batzarrean proposamena jasotzeko tartea ere izango da.