Maiatzak
16
Astelehena
19:00
MAIATZAK 16 - LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
Arratsaldeko 7etan hasita LURRALDE ANTOLAMENDU ETA HIRIGINTZA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
- Eguneroko gaien errepasoa
Arratsaldeko 7etan hasita LURRALDE ANTOLAMENDU ETA HIRIGINTZA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
MAIATZAK 16 | 17:30tan KULTURGUNEAN
NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI ETA IKASLEEI DOLUAREN PROZESUAN.
NOLA ULERTZEN ETA BIZITZEN DUTEN UMEEK HERIOTZA ETA DOLUA?
Hitzaldia BIDEGIN elkartearen eskutik izango da eta hizlaria Mila Arce.
Aurten, maiatzaren 14an, Goierriko eskola txikien 12. festa ospatuko da Itsasondon. Eskualdeko bost eskola txikietako haur, guraso eta irakasleek hartuko dute parte: Gabiria, Olaberria, Ezkio-Itsaso, Zerain eta Itsasondokoek hain zuzen ere.
Festa 16:00etan hasiko da plazan, ongi-etorri ekitaldiarekin, eta datorren urteko festa antolatuko duen eskolari lekukoa pasako zaio. Jolas kooperatiboak antolatu dira, haur, gazte eta helduek elkarrekin ongi pasatzeko. Eta bukatzeko, afari-merienda egingo da, musikariekin girotuta.
2007ko udazkenean Pascual Maragall-i Alzheimerra diagnostikatu zioten. Albisteak astindu gogorra eman zien hasieran, baina ondoren, Pascualek eta bere familiak gaixotasunaren aurkako gurutzadari ekin zioten eta, hasiera-haiseratik, film hau borroka horren aparteko lekuko izan da. Adimena, zintzotasuna eta umore ona erabilita, Maragallek bertan egoteko baimena emango digu eta bere familiarekin eta medikuekin ikusi ahal izango dugu, bere borrokaren berri izan dezagun.
MAIATZAK 10 | 18:30tan KULTURGUNEAN
Maiatzaren 8an Herri Urrats, Ikastolen aldeko jaialdia, ospatuko da Senperen.
Apirilaren 27an Festa Batzordea osatzeko lehen bilera egingo da.
Arratsaldeko 7etan udaletxean izango da.