Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Ekainak

11

Larunbata

9:30

EKAINAK 11 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Ekainak 11 | 9:30tan Bizi Nahi elkartean
ikuspegi energetikotik atzo sartu ginen udan, eta beraz, energía bere puntu gorenera iritsi da, irekiera handieneko puntura. Sasoi honetan bihotza eta heste mehea aktibatzen dira gehien, eta horregatik ikasiko dugu nola zaindu horien energía. Horrez gain gorputza fresko mantentzen ikasiko dugu, baina beti kontuan hartuta urtaro bakoitzean egiten dugunak hurrengo urteroan eragingo digula, horregatik garrantzitsua da udan zaintzea neguan katarro, gripe eta horrelakoak gainetik kendu ezinda ez ibiltzeko!

Ekainak

7

Asteartea

18:00

EKAINAK 7 - MEMORIA LANTZEKO TAILERRA

EKAINAK 7 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Memoria lantzeko tailerrak izan duen arrakasta ikusirik, ongizate batzordeak azken tailer bat egitea erabaki du. Orainartekoak bezela asteartean, ekainak 7 izango da Bizi Nahi jubilatu elkartean. 
Tailerraren aurretik, asteartero bezela 17:00tan plazan elkartu eta Ttipi Ttapa programaren barruan paseoa emango dugu, gure osasunaren alde gorputza eta oinak mugitzeko.