Pasatako hitzorduak
Ekainak
1
Asteazkena
18:00
EKAINAK 1 - JAI BATZORDEA
Festa Batzordearen 3. bilera izango da hau. Guztion gustuko festak antolatzeko azaldu eta parte hartu antolaketan!
ORDUA: 18:00tan
LEKUA: Udaletxean
Maiatzak
24
Asteartea
18:00
MAIATZAK 24-31 - MEMORIA LANTZEKO TAILERRA
MAIATZAK 24 eta 31 | 18:00tan JUBILATU ELKARTEAN
Tipi Tapa ekimenan barruan, memoria lantzeko tailerra antolatu du aurten Ongizate Batzordeak. Garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digu ikastaro honek. Garapen pertsonala bultzatzen laguntzen duen kurtso dinamikoa izango da. Ikastaroa amaitutakoan norberak etxean edo elkartean bertan jarraitu ditzakeen jarraibideak eskainiko dira gainera. Herriko erretiratu guztientzako doako ikastaroa da eta guztira ordu eta erdiko 2 saio eskainiko dira.
Maiatzak
3
Asteartea
Maiatzak
30
Astelehena
18:00
MAIATZAK 30 - MEMEORIA TAILERRA
Herriko erretiratu guztientzako dohako tailerra. 18:00 - 19:30 Bizi Nahi jubilatu elkartean.
Maiatzak
28
Larunbata
9:30
MAIATZAK 28 - MAKROBIOTIKA TAILERRA
9:30tan Bizi Nahi elkartean
- GIBELARENTZAKO DIETA
- NOLA GARBITU GIBELA GORPUTZA AHULDU GABE
Tailer bakoitza banaka 55€ / Sei tailer egiteko konpromisoa hartuz gero 45€ tailer bakoitza / Hamaika tailerrak eginez gero 40€ tailer bakoitza.
Maiatzak
23
Astelehena
Maiatzak
21
Larunbata
17:00
MAIATZAK 21 - GURE ESKU DAGO EGUNA
Ekainak 5eko galdeketa dela eta, maiatzak 21ean, larunbata, GURE ESKU DAGO eguna ospatuko dugu Itsasondon.
Hori dela eta honako egitaraua prestatu dugu:
- 17:00etan HORMAIRUDIA plazan
- 20:00etan TORTILA PATATA LEHIAKETA. (Apuntatzeko zerrendak Kaxintanen eta Lurdesen dendan).
- Iluntzean, KRISEILUEN AIRERATZEA
ERABAKIA GURE ESKU DAGO, EKAINAK 5ean GUZTIOK BOZKATZERA!
Maiatzak
18
Asteazkena
19:00
MAIATZAK 18 - HERRI BIZITZA
Arratsaldeko 7etan hasita HERRI BIZITZA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:
- Kultur ekintzen errepasoa
- Herriko jaien inguruko hausnarketa. Nolako jaiak nahi ditugu?