Skip to main content

Bestelakoa

Maiatzak

24

Ostirala

19:00

"Kanpora sartzen" antzerkia

Eskola zaharreko arkupean egingo da emanaldia. 

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Otsailak

4

Igandea

10:00

Mendi bizikleta proba.

Eskolarren txirrindu proba honen aurretik, herriko haurrentzako lasterketa egin nahi dute. 

Probaren aurretik izango da, jende nahikoa balego. 

Antolatzaileek izen ematea egitea eskatu dute, asteazken iluntzearte. Horrela, ostegunean jakinaraziko dira zehaztapen gehiago. 

Izen ematea, udaletxeko mugikorrera zenbakia bidaliz edo Urkipe eskolan. 

Otsailak

16

Ostirala

17:30

ZIRKU TAILERRA

5 -15 urte bitartekoentzat. 17:30-19:30 Zirkuolako adituekin tailerra izango dugu frontoian. 

Materialak eta taldeak antolatzeko izen ematea beharrezkoa izango da, udaletxeko mugikorrean edo bertara deituz. 

Otsailak

23

Ostirala

17:15

MEMEGINTZA IKASTAROA

Memeak zer diren badakizu? Ikasi nahi duzu zure memeak egiten? Atera diezaigun fruitua sareei... 

17:15ean hasiko gara, gaztelekuan. 

19:15ak arte iraungo du gutxi gora behera eta 12- 99 urte bitartekoentzat zuzenduriko tailerra da. 

Animatu eta parte hartu