Skip to main content

MAIATZAK 9 - Gure herriko gizarte zerbitzuak ezagutzeko aukera

Maiatzak

9

Ostirala

18:00

Ekitaldia

GURE HERRIKO GIZARTE ZERBITZUAK EZAGUTZEKO AUKERA
Herriko gizarte langileak hitzaldia eskainiko du Udalak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinen artean gizarte zerbitzuak daude. Legealdi honetan lantaldeen dinamikaren barne, ongizateko lantaldea sortu zen. Lantalde honen ustetan, gizarte zerbitzuen inguruko ezagutza oso baxua da eta horregatik erabaki zen aurten, esfortzu berezi bat egitea hauen ezagupen maila handitzeko. Ekimen horien artean kokatzen da maiatzaren 9an, arrastsaldeko 18.00etan, Iker Uson-ek, herriko udal gizarte langileak kulturgunean eskainiko duen hitzaldi irekia. Bere helburua gizarte zerbitzuak aurkeztea eta bere zereginak eta zerbitzuak azaltzea izango da.