Skip to main content

ITSASONDO 2.0, 19. ZKI.A

Noizkoa
2012ko abendua - 2013ko martxoa
PDF fitxategia

 

Beste urte bat amaitzear, eta gure Itsasondo 2.0 aldizkaria 19. alearekin dator. Nork pentsatuko zuen ibilbide luze hau egiteko gai izango ginela? 20. alearen ospakizunetan pentsatzen hasi beharko dugu. Eta badirudi urte berria zaharraren krisi kantu berarekin etorriko zaigula. Horiek horrela, 2013. urterako aurreikusten diren zerga eta tasen nondik norakoak azalduko ditugu Udaleko berriak atalean. Elkarrizketaren tartean, Josu Sarasola itsasondoar gazteak hegats igeriketako kirol ibilbidea eta beste hainbat kontu azalduko dizkigu. Zaharrak berri atalean, berriz, gipuzkoarren jatorriari buruz mintzatuko zaizkigu. Ibilbideari dagokionez, Itsasondoko eremuak alde batera utzi, eta Mandubia-Garin-Astigarreta aldean ibiliko gara, inguruko paraje eta bideak ezagutuz, eta gure oinei eraginez. Horretaz aparte, azkenaldian izan ditugun kultur ekimenen errepasoa egingo dugu: mendikleta trabesia, ziklo-krosa, patin ikastaroa, talo ikastaroa, talo festa, kantu afaria eta beste hainbat ekintza. Ez da ekitaldirik falta izan Itsasondon azkenaldian! Horrez gain, Itsasondo ekinez egina ekimenarekin, Herri Plan berriaren lanketa egiten gabiltza, herritarren parte-hartzearekin. Eta aurrera begira, agendan, Gabonak, Santa Ageda bezpera, Ijito Eguna, Emakumeen Eguna, eskulan ikastaroa eta KORRIKA 18 ditugu. Ikusten da ate-joka datorren urtea indarrez datorrela. Guk ere asmo, ilusio , indar eta gogo onarekin has dezagun!