Skip to main content

LIBURU AURKEZPENA ETA KONTAKETA

Apirilak

23

Ostirala

Ekitaldia

Apirilaren 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. 
Hau ospatzeko, oso interesgarria iruditu zaigun proiektu, liburu, amets baten berri emango dizuegu. 
Betzaida Urtaza Elizburu (Legorreta) izango dugu gurean .2020ko azaroan Amesgile izeneko argitaletxe txiki bat sortu zuen  eta hor dabil buru belarri. Guretzako garrantzitsuak diren balioak irakasten saiatzen da (errespetua, naturaren zainketa, gure nortasuna zaindu behar dela, emozioak…), haurrak inplikatuz eta partehartzea bultzatuz. 
Orain argitaratuak dituen lanak hauek dira:

  • “Amalia y el viaje al espacio” Gazteleraz idatzita dago, baina gurean egingo du euskarazko bertsioaren aurkezpena. Azken orrialdeko ilustrazioa, txuri beltzean dago haurrak margotu dezaten.
  • “Burrunba Txoria” Naturaz, maitasunez eta sorpresez beteriko ipuina. Natura eta maite ditugunak zaindu behar ditugula erakusteko

Proiektu gehiago ere baditu, argitaratze bidean: 

  • Poesia ipuin ilustratua (5 hizkuntzetan egongo da eskuragarri) gaua eta beldurrak lantzen dituena. Adin guztientzako.
  • Alzheimerrari buruzko nobela biografiko bat (ikasketa batzuk eta une gazi-gozoak azaltzen dituena). Hau 14-16 urtetik gorako irakurleentzat zuzendua dago. 
  • Gaztelerazko ipuin ilustratua emozioak lantzeko eta ezberdintasunak onak direla erakusteko. (Udako prest egongo da). Behar bada, euskaraz ere aterako dugu tirada berdinean. 6 urtetik gorakoentzat.
  • Euskarazko ipuin ilustratu bat natura eta animaliak zaindu behar direla kontzientziatzeko. Txikientzat 10 urte arte.

 Proiektu hauen berri eta argitaratuak dituen kontakizunak kontatzeko izango da gurean.
Ordua eta izen ematea, zehaztapen gehiago izatean emango dira.

Ekitaldi mota