HEZITZAILE- BEGIRALE LAN POLTSARAKO OINARRIAK

Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidezko prozedura ireki du. 
Lan-pol­tsa horretan egoteak, datozen hiru urtetan (aurreneko kontratazioa egiten denetik konta­tzen hasita) urtean zehar herrian aisialdi jarduerak eta opor garaiko egon daitezkeen aldi baterako per­tso­nal beharrei eran­tzu­teko kontratatua izateko eskubidea emango du, hautaketa prozeduran lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Urtean zehar aisialdi jarduerak herriko haur, gazte eta nerabeei zuzendurikoak izango dira. Herrian garaturiko prozesuan ateratako printzipioak herrian garatzeko:

  • Herri identitatea
  • Guztion herria
  • Herritik herriarentzat

Nerabeekin parte hartze prozesu bat gidatuko da, printzipio hauen baitan.
Udaleku Irekien helburua da Itsasondoko 3 eta 12 urte bitarteko haurrei aukera ematea jolaserako, gozamenerako, bizikidetasuna garatzeko, autonomia pertsonala areagotzeko, parte-hartzean trebatzeko eta hori guztia euskaraz, berdintasunean eta aniztasunean egitea.
2021/02/12an publikatu dira oinarriak, hurrengo 20 egun naturaletan aurkeztu ahal izango dira eskabideak, martxoak 4 arte.  
HEZITZAILE- BEGIRALE LAN POLTSARAKO OINARRIAK 
 

Dokumentuak: