Otsailak
6
Larunbata
10:00

10:00etan plazan elkartu eta zuhaitzak landatzera joango gara, Iñaki Aizpururen gidaritzapean. Osasun egoera dela eta 4 taldeetan joan beharko da, taldetik taldera segurtasun tartean mantenduz. Izen ematea ere 4 kideena egingo da batera. Adin tarte guztientzat egokia den ekintza da. 11 urtetik gorakoek, izena batera eman dezakete, 4ko taldeetan . Hortik beherakoek helduren batekin eman dute izena. Famili unitateetan izena ematea gomendatzen da.
Izen ematea: (otsailak 4 arte, osteguna)
https://forms.gle/PkTPUvGYdYa8FG9L8
Ekintzaren zehaztapenak:
Larunbateko zuhaitz egunerako, 34 lagunok eman duzue izena.
Oraingo honetan, trenbidearen alboan dagoen parkean, 100 m luzera izango duen heskai bizia egiten hastea izango du helburu.
Heskai biziak landare-formazio aberatsak dira, non zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak bertan bizi diren animaliekin nahasten diren ekosistema txikiak eratzeko, bitxi natural ederrak, elementu giltzarriak baitira ekologia-oreka eta paisaia- eta kultura-aberastasuna berreskuratzeko.
Etorkizuneko heskai bizia eratzen hasteko, 14 espezie desberdinetako 150 landare jarriko dira, elorriak, gartxuak, gurbitzak, marmaratilak edo zuhandorrak tartean. Ondorio onuragarrien artean, lurzoruak busti, mantenugaiak birziklatu, haizearen eta kutsaduraren aurka babestu eta muturreko tenperaturak leuntzen dituzte. Heskai mistoek, gainera,paisaia edertzen dute, fauna elikatzen dute eta klima-aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasak biltegiratzen dituzte. Zer gehiago eskatu dezakegu?
Hitzordua Itsasondoko plazan, goizeko 10etan izango da, eta auzolanaren ondoren, Udalak hamaiketakoa eskainiko du herriko plazan.
Gogoratu bizi dugun osasun egoera dela eta kutsatzeak sahiesteko neurriak betetzea. (Taldekatzeak, musukoak eta distantziak mantendu)