Skip to main content

Begirale ikastaroa

BEGIRALE IKASTAROA EGITEKO AUKERA! Udalak ikastaroaren %75a ordainduko die Itsasondoko 17-22 urte bitarteko gazteei (heldugoren batek nahiko balu deitu dezala udalera). Aukera aparta da, Itsasondoko aisialdi eskaintzetan lanean aritzeko! Animatu eta izena eman IRAILAK 25a baino lehen, informazio gehiago etxeetan (adin tarte hauetako gazteen etxeetan) jasotako gutunean eta
 
https://www.urtxintxa.eus/aisialdiko-begirale-ikastaroa-beasain-2020-20… 
 
KAIXO GAZTE!!!
 
Proposamen batekin gatorkizu!
Itsasondon herritik herriarentzat jarduten dugu eta zuengan eta herriko aisialdian pentsatuz gonbidapen bat egin nahi dizuegu.
Aisialdi ekintzak antolatzeko edo udalekuetan lan egiteko aisialdi begirale formazioa beharrezkoa da.  Itsasondoko udalak, ikastaro hau egiteko aukera luzatu nahi dizue, horrela lan aukera bat izateaz gain Itsasondoko aisialdian formatutako gazte harrobia sortuko dugu!
Beasainen urritik maiatzera bitarteko larunbat goizetan egingo den ikastaroan parte hartzeko aukera paregabea duzue honako hau, 450€ko kostua duen ikastaroa 115€ren truke izango duzue, Udalak egingo du beste ekarpena eta.
Ez galdu aukera, formazio interesgarria izateaz gain ateak irekiko dizkizue aisialdi munduan lan egin ahal izateko.
Animatu eta izena eman www.urtxintxa.eus-en zuek 115€ ordaindu behar dituzue, gainontzekoa Udalak ordainduko du.
Udalak ikastaroa ordainduz herrian aisialdia jardueretan (udalekuak, gaztelekua, ekintza puntualak, jaiak..) parte hartzeko konpromezua eskatzen dizue, herritik eta herriarentzat jarduten jarraitzeko.
Zer iruditzen? Interesgarria ez?
Zalantzarik izanez gero deitu udaletxera (943881170) edo idatzi gazteria-kultura@itsasondo.eus- era.
Ez galdu aukera!!!
 
INFORMAZIOA GEHIAGO:
https://www.urtxintxa.eus/aisialdiko-begirale-ikastaroa-beasain-2020-2021/
IZEN EMATEA: IRAILAK 25 OSTIRALA