Skip to main content

ETXETIK EUSKARALDIRA (eguneroko proposamenak)

https://www.youtube.com/watch?v=nKDJg3FAcUc
https://www.youtube.com/watch?v=36SspSaK8TI
https://www.youtube.com/watch?v=56-_zZCzPdA
https://www.youtube.com/watch?v=LIUd_yzbFs4
https://www.youtube.com/watch?v=QTK4U074GiI
https://www.youtube.com/watch?time_continue=8&v=aWeh2sgjIa4&feature=emb_title
https://www.youtube.com/watch?v=i1hmsMybrz4&feature=emb_title
https://www.youtube.com/watch?v=5on5U2jUNGc
https://www.youtube.com/watch?v

Elkar ikustea, besarkatzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin hitz egiteko beharra. Horregatik, koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.

Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian hizkuntza dago. Horregatik, Euskaraldiko antolatzaileek proposamentxo bat dute: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen? Itsasondoko bizilagunen %76,81 dira euskaldunak, baina soilik %44,9k hitz egiten du euskaraz etxean. Zergatik ez ditugu eguneroko ohiturak aldatzen?
Gaurtik hasi eta maiatzaren 3ra bitartean, etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ideia edo proposamen batzuk plazaratuko dituzte egunero; egunean, bat. Gaur helaraziko dute lehen proposamena. Horrela, etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko. Animatu eta parte hartu, euskarak merezi du eta!
 
Jarraian eguneroko proposamenak dituzue, bertan sakatuz aurkezpen bideoak ikusi ahalko dituzue. Parte hartu, Euskarak merezi du eta!