Skip to main content

UDAL TRAMITEAK, TASA, ZERGAK ETA HILERRIARI BURUZ ITSASONDOKO UDALAK HARTUTAKO ERABAKIAK 2020-03-27

Argazkirik ez
Dokumentuak

UDAL TRAMITEAK, TASA, ZERGAK ETA HILERRIARI BURUZ ITSASONDOKO UDALAK HARTUTAKO ERABAKIAK  2020-03-27
Covid-19aren testuinguru honetan, sortu den egoerari aurre egiteko arduraz, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta krisialdi honek sortu ditzakeen kalte ekonomikoak herritarrei ahal den neurrian ekiditeko hainbat erabaki hartu ditu Itsasondoko Udalak alkate dekretuaren bidez.
 
Hala, udal izapide guztiak etenda geratu dira eta alarma-egoerak indarra galtzen duenean, berrabiaraziko dira. Hala ere, eskaerak aurkezteko aukera izango dute, ziurtagiri digitala edukita, www.itsasondo.eus webgunearen bidez (zerbitzu telematikoan on line) bide elektronikoa erabiliz, edo horrela ezin denean, eskaerak itsasondo@udal.gipuzkoa.net  korreo elektronikora zuzenduz.