Skip to main content

KORRIKA TXIKIA ETA KORRIKA

Argazkirik ez

Martxoaren 23an, ostirala, arratsaldeko 5:30etan Korrika Txikia izango da. Aramako plazatik abiatu da eta Itsasondoko kaleetan zehar igaroko da KORRIKA txikia. KORRIKA Itsasondoko plazan amaituko da eta bertan jolasak eta merienda izango da.

Martxoaren 24ean, KORRIKA 15a Goierrira iritxiko da Iruñerako bidean. Goizeko 8:10etan iritxiko da Itsasondora eta lekukoari bere ibilbidean euskaltzale guztiak lagun egiteko deialdia zabaltzen dugu.