
Sendo S.L. S.L enpresak aurkeztu duen ITSASONDOKO BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA izeneko proiektua ikusi ondoren, 2018ko maiatzaren 28an udalak egindako batzarrean, honako erabakia hartu zen:
— Sendo S.L enpresak egindako ITSASONDOKO BIDE PUBLIKOEN INBENTARIOA izeneko dokumentuari hasierako onespena ematea.
— Halaber, eta erabakitakoa beteaz, hasierako onespeneko Dokumentua jendaurrean jartzea 30 lan eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bitarte horretan edonork dokumentua aztertu ahal izango du eta egokitzat jotzen dituen alegazioak egin.