Skip to main content

XX. KORRIKAREN II. BATZARRA

Lehenengo bilera urtarrilaren 26an izan genuen eta bertan, eskualdeko arduradunak aurtego Korrikaren nondik norakoak azaldu zizkigun: ibilbidea, mezua, egitaraua... 
MEZUA: BATZUK > BAT - ZUK - BATZUK
* BAT: Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.
* ZUK: Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagutu eta gurekin erabil dezazun.
* BATZUK: AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, askotariko mundua duelako amets. Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu. Justizia kontua da: hizkuntza gutxitu baten biziraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa. 
ABESTIA: https://youtu.be/rujechHlH6s 
 
Oraingo honetan herrira begirako egitaraua osatzea da helburua eta horretarako deialdia luzatu nahi dizuegu, elkarte nahiz norbanakoak gonbidatuta zaudete!
EGUNA: OTSAILAK 15, ASTEAZKENA
ORDUA: 18:00tan
LEKUA: UDALETXEAN