Ekainaren 24tik- uztailaren 19ra udaleku irekiak antolatu dira, Kilikolo kooperatiba izango da kudeatzailea.
09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua izango da, kontziliazio kontuak direla eta beharrezkoa duten familientzat.
10:00etatik 13:00etara ekintza ezberdinak burutuko dituzte: talde jolasak, irteerak, eskulanak...
Izen emateko aukera maiatzaren 29 arte izango da (ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko).
Izen emateko bi aukera daude online galdetegia betez edo udaletxeko arreta ordutegian, bertan betez. Izen emateko ordainagiria eta mediku txartelaren kopia beharrezkoak izango dira.
Itsasondon erroldatuek 100€ ordaindu beharko dituzte, ez erroldatuek berriz, 135€ (Itsasondon senideren bat izatea beharrezkoa izango da udalekuetan erroldatu gabeek izena emateko)