Skip to main content

Langile baten kontratazioa (epea luzatua irailak 18 arte)

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailak 2015ean egindako deialdian, Itsasondoko Udalari langile baten kontratazioa burutzeko laguntza eman zaio.
Kontratatu beharreko langileak, Ingenieritza Informatikoan lizentziatua egon beharko da eta ikasketa horiei dagozkion zereginak egin beharko ditu. Lanpostu honetarako izena ematen dutenen arteko selekzioa EAEko 2015eko martxoak 25eko aginduan ezarritako erizpideak kontutan hartuta egingo da. Izena emateko interesaturik zaudetenok, Beasaingo Lanbide Enplegu bulegora zuzendu beharko duzue, eta lanpostu honetan interesaturik zaudetela azaldu.
Izena emateko epea IRAILAREN 18ean amaituko da. Kontratuaren iraupena 4 hilabekoa izango da. Lan ihardunaldia lanaldi erdikoa.
Ezinbesteko baldintzak:

  • 18 urte beteta edukitzea.
  • Ingenieritza Informatikoan lizentziatura izatea.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Antzeko lanetan esperientzia izatea.
  • Itsasondon erroldatuta egotea.
  • Euskaraz hitzegitea.
  • Lanpostu honetan lanean aritzeko ez gaitasunik ez izatea.

Egin behar diren lanak:

  • Udaletxeko ekipo informatiko eta sarearen hobekuntza.
  • Talde lana kudeatzeko softwarearen instalazioa.
  • Udaletxeko webgunean funtzionalitate berrien garapena.

Lan eskaintzaren buruzko informazio gehiago udaletxean jaso daiteke.