
Kaixo, gazte:
UEMAk, udalerri euskaldunen mankomunitateak, beste urte batez SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatuko du. Zehazki, 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzako da aurtengo gure udalekua.
Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Ekainaren 26an abiatuko da Orozkon eta uztailaren 4an amaituko da Diman. Tartean Areatzan eta Otxandion egongo gara. Ondoko ibilbidea egingo dugu:
Ekainak 26-28 Orozko
Ekainak 28-30 Areatza
Uztailak 30-2 Otxandio
Uztailak 2-4 Dima
Euskarak eta gozamenak elkartuko gaitu bederatzi egunez Bizkaian zehar. Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak partekatuko ditugu eta lagun berriak egingo ditugu. Horrekin batera, kultur ekitaldiez eta ekintza ludikoez goxatuko dugu eta guztia giro ezin hobean.
Zure zain gaude, prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!
Informazio gehiagorako: labur.eus/salto2023