Skip to main content

TIPI TAPA

Ekaina eta uztaileko asteartetan, arratsaldeko 17:00tan herriko plazan elkartu eta Aramatik barrena itzulia edota Ordiziara nahiz Legorretara bidegorrian barrena egin ditzazkegu paseoak, inguruko bazter nahiz txoko ederraz gozatu eta bide batez gure osasunari mesedea eginez.

TIPI TAPA programa Osakidetzak zenbait herrietan martxan jarri duen programa da. Itsasondoko ongizate lan taldeak, Bizi Nahi jublatu elkarteak eta herriko mediku eta erizainak egindako elkarlanari esker, ekimena martxan jartzea erabaki da eta atzo, ekainak 2 izan zen aurkezpena kulturgunean. 
Programa honen helburua, adineko pertsonen ongizate fisiko nahiz mentala hobetzea da, kirola egin eta hartu-emanak sustatuz. Ahalegin handirik egin gabe, eta herrian paseoan ibiliz, OSASUNARI mesede handia egin diezaiokegulako.