Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Azaroak

7

Larunbata

19:00

AZAROAK 7 - GAZTAINA JANA

Datorren larunbatean, azaroak 7, Gaztain Jana egiteko elkartuko gara.

Aurten PLAZAN izango da!

Euririk egingo EZ balu: 16:30 Eskolan elkartu eta mendi buelta egingo dugu

Euria egingo balu: 17:00-etan plazan jolasak antolatuko dira

19:00 inguruan GAZTAINA JANA egingo dugu

ANIMATU!!!

Urriak

22

Osteguna

19:00

URRIAK 22 - ITSASONDO 2.0 aldizkariaren mahai-ingurua

URRIAK 22, 19:00tan Udaletxeko Kultur Aretoan
30. alera iritsi garela aitzaki hartuz, Itsasondo 2.0 aldizkariari buruzko iritziak jaso nahi ditugu eta horretarako aldizkariaren inguruan lan egiten dugunon eta herritarron arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Guztion iritzia garrantzitsua da aldizkaria hobetzen joateko beraz mahai-ingurura gerturatzeko deialdia egin nahi dizuegu.