Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Ekainak

19

Astelehena

18:00

ZUK JAKITEA NAHI DUT HITZALDIA

Hitzaldia Olaia Aranak eskeiniko du, gidaren koordinatzailea da eta era berean; Etika Batzordeko kidea eta Gizarte Langilea. Hitzaldia biztanlego heldu guztiei zuzenduta dago. Gidaren lanketa honako hau da; gure bizitzak izango duen prozesuan , zaintzak daukan eta izango duen garrantziaz konturaturik, berau nola izan nahiko genukeenaz ausnartzeko balio du ; norberaren aukeraketa pertsonalizatu bat eginik, guztia, gida baten identifikatu, isladatu eta etorkizunerako gorde eta behar denean erabili ahal izateko.

Ekainak

3

Larunbata

HERRI EGUNA

16:00tatik aurrera frontoian umeentzako jolasak

17:00etan toka, soka tira, bingo musikatua 

19: 00etan trikipoteoa Elektrotxarangarekin

21: 00 Afaria gaztetxean

23:00 Kontzertua: Nazarenos del norte

Ondoren: DJ Naza

 

 

Maiatzak

20

Larunbata

10:00

URKIKO ASTEBURU MAGIKOA

Maiatzaren 20an, 10:00etan abiatuko gara Urkialdera, han mendi buelta egingo dugu. Ondoren, etxetik eramandakoa bazkalduko dugu. 

Arratsalde pasa egingo dugu, bertako parajeen inguruko ezaugarriak ezagutuz. Afaria Kaxintaneren eskutik eskainiko da. 

Gau magikoa pasako dugu, izarrak gertu direla. Igandea, azken txangoa egin eta mokadua egingo dugu Iker Mendizabalen eskutik. 

Ohe kopurua mugatua denez, eta otorduak ongi kalkulatzeko izen ematea eskatzen da, mesedez. 

IZEN EMATEA: https://forms.gle/mnEc5itWcgYd3zgD6