Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Urriak

4

Larunbata

9:30

URRIAK 4 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

Datorren larunbatean, urriak 4, tailerra izango dugu:
Makrobiotikaren oinarrizko printzipioak Yin eta yang energiak: polaritate unibertsala
 
Hau da prestatuko dugun MENUA
Azenario krema
Pasta tofuarekin eta belar usaintsuekin
Artatxiki ajoarrieroa
Kalabaza-madalenak
Tailerra Itsasondoko Bizi Nahi elkartean izango da, goizeko 9:30etatik 14:00etara

Urriak

3

Ostirala

I. ARGAZKI LEHIAKETA

2015KO EGUTEGIAREN ARGAZKI LEHIAKETARAKO OINARRIAK
1. Itsasondoko udalak argazki lehiaketa antolatzen du, Itsasondon erroldatutako herritar guztiei zuzenduta.
2. Lehiaketaren helburua 2015ko Itsasondo Udalaren egutegia egitea da.
3. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzazke.
4. Gaia honako hau da: "Itsasondoko Txokoak".
5. Argazkiak Itsasondoko udalerriaren eremuan bertan egindakoak izan behar dira derrigorrez.

Irailak

24

Asteazkena

18:00

IRAILAK 24 - BEKO KALE URBANIZATZEKO PROIEKTUA

BEKO KALE URBANIZATZEKO PROIEKTUA

Arratsaldeko 6tan udaletxean.
Beko Kaleko urbanizazio proiektuarekin hasteko lehen parte hartze bilera egingo dugu.
Bertan orainarteko egoeraren berri eta proiektua egiten hasteko herritarron ekarpenak jasoko ditugu.
Parte hartze prozesua herritar guztioi zabaldua dago, baina batez ere Beko Kaleko bizilagunak parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Irailak

21

Igandea

IRAILAK 21 - HERRIKO JAIAK

9:00 Goiz eresia herriko txistulariekin.
11:00 Altzagaratera igoera. Ijittu Kirol Elkarteak antolatuta.
12:00 Hamaiketakoa herriko plazan herriko trikitilariekin alaituta.
18:30 Pelota partiduak.
19:00 Buruhandiak.
20:00 Sagardo dastaketa herriko plazan herriko trikitilariekin alaituta.
ONDOREN Ijittuaren igoera eta festen amaiera.