Skip to main content

Hurrengo hitzorduak

Maiatzak

24

Ostirala

19:00

"Kanpora sartzen" antzerkia

Eskola zaharreko arkupean egingo da emanaldia. 

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?

Maiatzak

25

Larunbata

10:00

Urkiko asteburu magikoa

Urkiko asteburua egingo dugu maiatzaren 25 eta 26ean. 

Ohiko dugun moduan, 10:00etan aterako plazatik larunbatean eta oinez egingo dugu Urkirako bidea. Igandean itzuliko gara bazkalostean. 

Asteburuan ekintza ezberdinak egingo ditugu, bertako parajeak eta naturaz gozatuz. 

Larunbateko bazkaria norberak eramango du, gainontzekoa antolatua izango da. 

Izen ematea

Ekainak

7

Ostirala

19:00

Bertso saioa

Ekainaren 7an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Itsasondoko frontoian aparteko bertso saioa izango dugu. 

 

Bertsolari lanetan Aissa Intxausti, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Amets Arzellus izango ditugu. Gai jartzaile gisa, berriz, Igor Eguren ariko da.