ESNA ZAITEZ KABARETA

Ekainak 28, LGTBI eguna dela eta hausnarketarako kale animazio ikuskizuna antolatu dugu. 
Kabaret honetan nortasuna, generoa, eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen ditugu. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat. Eta ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egin nahi dugu.
Antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu, KABARET-a da. 
IZEN EMATEA 

Eguna: 
Ostirala, 2021, Ekaina 25
Ordua: 
19:00