Agenda

ITSASONDOKO UDALEKO HEZITZAILE-BEGIRALEEN LAN POLTSA

Udalak antolatzen dituen aisialdi jardueretarako eta hala badagokio, opor garaiko oporraldietarako hezitzaileak eta begiraleak kontratatzeko aldi baterako lan-poltsa osatzea lehiaketa-oposaketa ireki bidez. Oposizioaldiko ariketa guztiak gaindi­tzen dituzten izangaiekin lan-pol­tsa bat osatuko da. Oposizioaldian lortutako puntuazioari lehiaketa aldian lortutako batu beharko zaio.

ESKOLA AGENDA 30 LOGO BILA

Eskolako Agenda 30 logo bila ekimenaren bidez, Itsasondoko Eskolako Agenda 2030ean logotipo moduan erabiliko dena diseinatuko litzateke.Oinarrizko gaia, Eskolako Agenda 2030 izango da.
Ekimen hau 17 helburutan oinarrituta dago eta logoa ez da hauetako inorekin identifikatu behar. Beraz,logoa baliagarria izan beharko du gutxienez hurrengo 10 urtetan, urtero helburu bat landuko den arren. 
Hemen helburu guztiak azaltzen dituen bideoa: Eskola agenda 30, 17 helburuak

Enirio-Aralarko larre-sailetan libre geratu diren 8 txabolen esleipenerako lizitazio publikoaren deialdia

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragan otsailaren 25ean argitaratu zen datorren larrealdiari begira, Enirio-Aralarko larre-sailetan libre geratu diren 8 txabolen esleipenerako lizitazio publikoaren deialdia, presazko izaeraz.
 
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/02/25/c2100988.pdf
 
Hori guztia dela eta, segidan aipatzen diren txabolen erabilera pribatiborako emakidaren lizitazio publikoari ekin zaio:

Orriak