Agenda

LANDA EREMUKO EMAKUMENTZAKO LEHIAKETA

Landaola Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazio-tik sustatzen gabiltzan “Landa Emakumeak Gara” proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektua abiatu eta lehen hausnarketak emateko, “sormen lehiaketa bat” antolatu dugu, iraila-urria bitarterako. Lehiaketa honek “landako emakumeak eta bizikidetza” gaia izango ditu ardatz, eta bertan parte hartu nahi duten Gipuzkoako emakumeek, euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage…) eta euskarri honi loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte, urriaren 15a bitartean.

BEGIRALE IKASTAROA

Itsasondon herritik herriarentzat jarduten dugu eta zuengan eta herriko aisialdian pentsatuz gonbidapen bat egin nahi dizuegu.
Aisialdi ekintzak antolatzeko edo udalekuetan lan egiteko aisialdi begirale formazioa beharrezkoa da.  Itsasondoko udalak, ikastaro hau egiteko aukera luzatu nahi dizue, horrela lan aukera bat izateaz gain Itsasondoko aisialdian formatutako gazte harrobia sortuko dugu!

Orriak